PP-PSOE Ituna
PPk Itun Antiterroristaz egiten duen erabilerarekin "nazkatuta" dagoela esan du Lopezek
PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek uste du PPk Itun Antiterrorista manipulatzen duela, eta jokabide horrekin "nazkatuta" dagoela agertu du. Lopezek kritika hauek "gogoeta pertsonalak" direla adierazi du, bere esanetan ez baititu "ez PSE ezta PSOE nahasten". Hilaren 29 izango den Itun Antiterroristaren bileraren hitzordura joateko "gogo askorik" ez duela agertu du.
Bestalde, La Razon egunkariak gaur atera dituen informazioak gezurtatu ditu Patxi Lopezek. Bertan, PSEren presidente Jesus Egigureni ETAren su-eten bat lortzeko "Batasunarekin kontaktuak izatea" leporatzen zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu