Lurralde batzordea

PPk ohartarazi du ez duela Konstituzioa aldatzeko asmorik

Katalunian 155. artikulua aplikatzea adostu zutenean, "Konstituzioaren erreforma" abiatzea ere adostu zutela esan zuen PSOEk, eta horretarako sortuko zela lurralde batzordea. Gaur abiatu da, EAJren eta EH Bilduren parte hartzerik gabe.

Batzordeko kideak, gaur. ZIPI, EFE
2017ko azaroaren 15a
17:11
Entzun

Jakina zen bezala, Espainiako Kongresuan gaur eratu duten lurralde batzordea EAJ eta EH Bildu gabe. Bi alderdiek esana zuten batzorde horrek ez dituela konponduko Kataluniako eta Euskal Herriko gatazka politikoak, eta ez diola irteerarik emango erabakitzeko eskubideari. Zalantzarik balego ere, halaxe argitu du PPk, Konstituzioa aldatzeko asmorik ez duela ohartarazita.

Jose Antonio Bermudez de Castrok esan du hori gaur. "Estatu autonomikoa modernizatzeaz eta ebaluatzeaz hitz egitera gatoz, inork ez dezala beste ezer espero".

Aitor Esteban jeltzalearen arabera, berez, ekimen ona da lurralde batzordearena, baina, hau ez da une egokia horretarako. Katalunian 155. artikulua aplikatuta dagoenez, tentsioa maila gorenean dagoela ohartarazi du. Eta gogora ekarri du, hauteskunde kanpainaurrean direla Katalunian. Horregatik, ez dela batzorde horrentzat une egokia nabamendu du. "Elkarrizketari atea irekitzea beti da baikorra, baina klima ez da egokia parte hartzeko eta aurrerabidea egoteko", esan du Estebanek. Geroago batzordera batzea ez dute baztertzen jeltzaleek.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak salatu du batzorde horrek ez diola konponbiderik emango erabakitzeko eskubideari. Alderantziz, aurrerapausoak eman beharrean atzerakoak emateko bakarrik balio dezake, bere arabera. "Erabakitze eskubideari zirrikiturik txikiena itxi nahi dio".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.