Erasoa

PPko kide baten autoari eraso diote Bilbon

=iMolotov koktel=i bat jaurti diote bart.

2008ko uztailaren 31
13:05
Entzun 00:00:00 00:00:00
PPko kide Modesto Fernandez Dovalen autoari eraso diote bart Bilboko Santutxu auzoan, molotov koktel bat jaurtita. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 23:30 inguruan gertatu da erasoa, Luis Luciano Bonaparte kalean, eta ibilgailuan inor ez zegoenez, ez da inor zauritu.

PPko kidearen autoari ez ezik, Caixa Galiciaren kutxa automatikoari ere bota diote beste koktel bat. Izan ere, ibilgailua kutxaren ondoan zegoen aparkatuta.

1999an ere jasan zuen Fernandez Dovalek beste eraso bat: taberna erre zioten molotov koktel-ekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA