Preskribatu gabe daude deportatutako ustezko bi etakideren zigor eskaerak

Auzitegi Gorenak jakinarazi du 70 eta 80ko hamarraldietako gertaera batzuekin lotutako bi kasu irekita daudela

2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Delituen 20 urteko legezko epemuga pasatu den arren, Eugenio Barrutiabengoa eta Jesus Ricardo Urteaga ustezko etakideen zigorrak «preskribatu gabe» daudela jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Auzitegiak azaldu du «ustezko bi etakideek Venezuelara alde egin» zutela, eta Espainiako Estatuak egindako «estradizio eskaerek» preskripzioaren legezko epemuga «bertan behera» uzten dutela.

Beraz, erabakia hartzeko garaian, Espainiako Gobernuak Venezuelari Barrutiabengoa eta Urteaga Espainiaratzeko egindako eskaerak izan ditu oinarri Auzitegi Gorenak.

Venezuelako agintariek «oztopoak» jarri dizkiote Espainiako Gobernuari «behin eta berriro», Gorenaren esanetan. Urteagaren kasuan, Venezuelak adierazi omen zien «arrazoi politikoak» direla medio ez zutela Espainiaratuko, eta Barrutiabengoaren kasuan, berriz, «atzeman ez izanagatik».

Horren ondorioz, martxoan Espainiako Auzitegi Nazionalak bi kasuak artxibatzeko hartutako erabakia baliogabetu du Auzitegi Gorenak. Beraz, fiskaltzak eta Terrorismoaren Biktimen elkarteak azaldutako eskaera onartu du.

Duela 30 urteko gertaerak

70eko eta 80ko hamarraldietan hainbat «ekintza terroristatan» parte hartu izana eta «armak izatea» leporatzen diete biei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.