Presoak

Preso bat hil da Iruñeko espetxean

M.A.G.R. 41 urteko preso iruindarra hilotz aurkitu dute gaur goizean Iruñeko espetxean, bere ziegan, ohean. Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arabera, berez hil da, baina, hala ere, beste hipotesi batzuk oraindik ezin direla guztiz baztertu zehaztu dute. Irailaren 6an sartu zuen M.A.G.R. kartzelan, urtebeteko zigorra betetzeko.

2005eko urriaren 7a
11:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak azaldu duenez, funtzionarioak 08:00etan ohartu dira presoa hilda zegoela, ohiko zenbaketa egiten ari zirenean. Iturri horien arabera, beste preso batekin zegoen ziega berean, eta laguna ez da heriotzaz ohartu. Bart gauean goizeko lauak arte hizketan jardun dutela azaldu bide du beste presoak.

"Arrasto guztien arabera, M.A.G.R. berez hil da, baina oraindik goiz da beste hipotesiak baztertzeko", agertu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak ohar baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.