Langraizko kartzelan (Araba) preso bat hilik topatu zuten joan den igandean, Efek gaur jakinarazi duenez. Berri agentziak dioenez, Espainiako Espetxe Erakundeek "heriotza naturala" izan dela uste dute, baina autopsiaren zain daudela zehaztu du.
Hildakoa 47 urteko gizonezko gasteiztarra da, Espetxe Erakundeek zehaztu dutenez. Funtzionarioek presoen zenbaketarako orduan bere zeldan hilik topatu zutela dio Efek. Salhaketa presoen aldeko elkarteak gertaera argitzeko eskatu die Espetxe Erakundeei.
Arabako presondegian aurten hil den hirugarren presoa da.
Gizartea