Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek agertu dutenez, 07:45etan T.V.Ch. 21 urteko presoa hilda aurkitu du funtzionario batek ziega barruan, gazteen ataleko presoen zenbaketa egiten ari zela. Iturri horien arabera, maindireak ziegako barretara lotu eta bere burua urkatu du mutil gazte iruindarrak.
2005eko azaroan sartu zuten espetzean T.V.Ch, indarkeria erabiliz lapurreta egitea egotzita. 18 hilabeteko zigorra bete behar zuen.
Iruñeko Auzi-medikuntza Institutura eraman dute gorpua. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari dira.
Espetxeak