Preso eta iheslariei "legeria" ezarri behar zaiela esan du Patxi Lopezek

2013ko ekainaren 15a
17:37
Entzun

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak gaur Miarritzen egin duen ekitaldiaren harira hitz egin du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. Esan duenez, "legeria" ezarri behar zaie preso eta iheslariei, egungo araudia "oso eskuzabala" delakoan "demokraziaranzko bidea egin nahi dutenen integrazioan".

"Demokrazia ez da hiri gotortu bat, sartzeko ateak dituen hiri bat da, eta zenbat eta pertsona gehiago gauden hiri horren barnean, hobeto demokratontzat. Bide hori egin nahi duen orok, balioak, arauak eta legeak errespetatuta, ongi etorria izan dadila. Azpijokoak egin nahi dituena ez da ongi etorria", esan du Lopezek.

Haren iritziz, zuzenbide estatua defendatzen dutenek "osorik" defendatzen dute, "baita demokraziaren aurka borrokatu dutenen bergizarteratzearekin ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.