gizartea

Preso sozial bat zendu da Langraizko kartzelan

2004tik 30 preso sozial hil dira Hego Euskal Herriko kartzeletan.

2010eko urtarrilaren 21a
19:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, preso sozial bat zendu da Langraizko espetxean (Araba). Asteartean hil zen (F.J.V., 53 urte). Gaixorik zegoen, baina oraindik ez dute esan zer dela-eta hil den. Urtebete geratzen zitzaion zigorra betetzeko.

2004tik 30 preso sozial hil dira Hego Euskal Herriko kartzeletan.

Hurrengo asteazkenerako elkarretaratzea deitu du Salhaketak; Gasteizen izango da, 12:00etan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordearen egoitzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.