Presoen aldeko Nazioarteko Elkartasunezko Konferentziaren balorazio oso baikorra egin dute gaur antolatzaileek Donostian. Konferentziako eztabaidak oso mamitsuak izan zirela, eta ateratako ondorioekin gustora daudela esan dute. Baina, orain erabaki horiek bete ezean Konferentziak ez duela ezertarako balio azpimarratu dute. Beraz, erabakitakoa betetzeko konpromezua hartzeko esan diote gizarte eragileei eta eragile politikoei. Beraz, mintzakidetza izendatua dagoela, eta nora jo badakitela esan diete.
Argentinako preso ohi Negro Suarezek han hartutako erabakiak nazioartean islada izatea gustatuko litzaiokela esan du, gustatuko litzaiokela "preso politikoen kontzientzia edatzea".
Presoak