EUSKAL PReSOAK

Presoak gerturatzeko eskaera ugari baztertu ditu Espainiako Gobernuak, Sorturen arabera

Gerturatzeko eskaerak ekainean amaituko dituzte presoek, Hasier Arraizek azaldu duenez.

Urtarrilaren 11n Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea leloarekin Bilbon egindako manifestazio bateratua. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 4a
09:54
Entzun

Iazko abenduaren 28an iragarri zuen EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak "lege baliabideak" erabiliko zituela presoak "etxeratzeko" bidean. Otsailean, berriz, EPPK-k azaldu zuen Espainiako espetxeetan preso dauden EPPK-ko kideek Zaballako kartzelara lekualdatzeko eskaerak jarriko zituztela martxan; Frantziako presondegietan daudenek, berriz, Euskal Herritik gertuen dagoen kartzelan biltzea galdegingo dute.

Harrezkero, banakako eskariak aurkeztu dituzte preso ugarik, eta eskaria aurkeztekoak direnen artean falta direnek ekainean egingo dute.

Eskari horiei erantzuten hasi da Espainiako Gobernua, eta, Sortuko presidente Hasier Arraizek jakinarazi duenez, ezezkoa eman die Madrilek presoei. Radio Euskadin elkarrizketatu dute Arraiz, eta bertan eman du PPren gobernuaren erantzunen berri. Euskal Herrira lekualdatzeko eskatu duten gainerako presoak erantzunaren zain daude.

"Nik dakidala, EPPK-k hilabete honetan amaituko du Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzeko eskariak aurkezten", azaldu du Arraizek.

Sailkapen bat prestatu zuen EPPK-k eskaera horiek bideratzera begira: “Larriki gaixo direnen edota 70 urtetik gorakoak direnen kaleratzea ahalbidetuko lukeen eskaera egingo dugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.