Atxiloketa

Presoei buruzko kartelak jartzen ari ziren bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Portugaleten

"Terrorismoa goratzea" leporatzen diete. Andre Mariaren jaiak ari dira ospatzen Portugaleten. 32 urteko emakumezko bat eta 28ko gizonezko bat dira atxilotuak.

2010eko uztailaren 1a
14:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal presoen egoera salatzeko kartelak jartzen ari ziren bi lagun atxilotu ditu gaur goizean Ertzaintzak Portugaleten (Bizkai), "terrorismoa goratzea" leporatuta. Hamabiak hogei gutxi aldera atxilotu dituzte bi lagunak, 32 urteko emakumezko bat eta 28ko gizonezko bat. Andre Mariaren jaia ari dira ospatzen gaur Portugaleten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.