Presoei elkartasuna eta babesa agertzeko hamaika modu

2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Herrira-k deituta, hainbat ekitaldi egin zituzten atzo Azpeitian eta Zarautzen. Bi herrietan egun osoko programak prestatu zituzten. Zarautzen, giza kate bat egin zuten eguerdian malekoian, eta herri bazkariaren ondoren, hainbat tailer antolatu zituzten. Azpeitian, pedalei eraginez hasi zuten eguna. Arratsaldean, autobus bati tiraka jardun ziren, eta eguna afari batekin amaitu zuten. Gisa horretako ekitaldiak herri eta auzo guztietara zabaldu nahi dituzte, Herrira egunak egitasmoaren barnean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA