Euskal Presoak
Presoek gatazkaren konponbidean parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatu du LABek
"Euskal preso politikoek herri honek bizi duen gatazka politikoaren konponbidean parte hartzeko eskubidea dutela" aldarrikatu dute LAB sindikatuko 100 ordezkarik Bilbon egin duten elkarretaratzean. Bestalde, presoek jasaten duten egoera salatu du LABeko ordezkari Lander Etxeberriak. "Espainiako Gobernuak ez ditu soilik presoen eskubideak urratzen, presoen senideen eskubideak ere urratzen ditu. Dispertsioa horren adibide garbia da".
Lander Etxeberriak ezinbestekotzat jo du presoen parte hartzea. "Euskal Preso Politikoen Kolektiboak asko du esateko herri honek bizi duen gatazkaren konponbidean. Agerikoa da uneotan denon parte hartzea ezinbestekoa dela, eta denon artean aurrerapausoak emateko ordua da". Bestalde, presoak lehenbailehen Euskal Herrira ekartzea eskatu du Etxeberriak. "Sakabanaketa legez kanpokoa izateaz gain euskal gizarteak hamaika aldiz eskatu du presoak Euskal Herrira ekartzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu