«Ez dute osasun artatze egokirik, ez ikasteko eskubiderik... Praktikan heriotza zigorra aplikatzen diete, bai presoei, baita beraien senide eta lagunoi ere», salatu zuten herenegun AAMko kideek Donostian.«Sekulakoa da espetxeetako errepresioa, inoiz baino bortitzagoa», azpimarratu zuten.
Egoera horren berri emateko eta salatzeo hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaur hasi eta urtarrilaren erdi arte, eta herritar guztiei haietan parte hartzeko deia egin zieten.
Gaur, Gabon egunean, Olentzero kantari ibiliko da Euskal Herriko ehundik gora herritan. Hilaren 31an, berriz, Langraiz, Martutene eta Basauriko espetxeetara ibilaldiak egingo dituzte, eta urtarrilaren 1ean, mendi irteerak. Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deia egin zuen, abenduaren 31 rako Etxerate-k antolatu dituen elkarretaratzeetan eta urtarrilaren 7rako Ibaetako manifestuaren sinatzaileek Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzera.
Presoak