Politika

Presoen hurbiltzea premiazkotzat jo du Imazek

Josu Jon Imaz EAJko presidenteak euskal preso politikoak hurbiltzeko premia azpimarratu du "[ezker abertzalearen] mundu horretan tentsioa murrizteko eta bake prozesuan aurrera egiteko". Bilbon barik Donostian egin du gaur EBB Euzkadi Buru Batzarrak asteroko bilera, eta horren ostean egin ditu adierazpenak Imazek.

2006ko abuztuaren 28a
17:22
Entzun
“Tentsioa murrizteko baliagarri izateaz gain, giza eskubideak daude auzitan. Presoen senideek ez dute deliturik egin, eta behartuta daude milaka kilometro egitera”, esan du.

Bestalde, alde askotako elkarrizketak beharrezkoak direla esan, eta hurrengo asteetan aurrerapausuak egotea espero duela jakinarazi du Imazek. Gainera, beste alderdiekin elkarrizketak abian jarriko dituztela baieztatu du. Alderdien mahaia "laster betetako helburua" izatea espero duela erantsi du, eta hartara "herritarren nahiak asetzea". Konponbide prozesuan alderdi guztiek parte hartu behar dutela esan du EAJko presidenteak: “Bake prozesuaren alde egin beharko luke PPk, horrela alderdi guztien parte hartzearekin bakea lortzea posiblea izango litzatekeelako, eta Euskadiren etorkizunaren inguruko akordio politikoa ere lortuko zen”.

Era berean, 2007.urteko hauteskundeen inguruan, EAJ eta EAren arteko koalizioa normalizazio politikorako eta bakea lortzeko “giltzarria” dela esan du Imazek. Hala ere, EAko barneko eztabaidarekinarduratsuak izango direla gaineratu du: “Ez dugu eztabaida oztopatu nahi”. EAJkoek irailaren 15ean batzartuko dira egutegien eta hautagaiak aukeratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.