Euskal presoak

Presoen kontrako "inpunitatearen adibiderik garbiena" De Juanaren kasua dela dio AAMk

Egoera "larri" eta eskubideen "zanpaketen" erantzule PSOE egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta presoekiko "xantaia politikoa" egin nahi dutela. Mobilizazioak egingo dituela iragarri du.

2008ko uztailaren 19a
16:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) euskal preso politikoen kontra Espainiako eta Frantziako estatuak "muturreko inpunitatea" darabiltela salatu du gaur, Donostian emandako prentsaurrekoan, eta horren "adibide garbiena" Iñaki de Juanaren kontrako kasua dela uste du. Izan ere, zigorra hiru urtez luzatu zioten iritzi artikulu bategatik eta orain, zigor hori bukatzear dela, "biktimekiko zorra ordaintzeko" emaztearen etxea bahitzeko eskaria egin du Espainiako Fiskaltzak, auzoan ETAren biktima batzuk direla-eta.



AAMk egoera "larri" eta eskubideen "zanpaketen" erantzule PSOE egin du -berau dago Espainiako Gobernuan- eta honek beste "indar estatalisten eta erregionalisten eta komunikabideen konplizitatea" daukala.

Azken batean, AAMri iruditzen zaio presoekiko "xantaia politikoa" egin nahi dutela, baina adierazi du ez direla makurtuta.

Kandido Azpiazu preso ohiaren kasua ere aipatu du. Hark Azkoitian (Gipuzkoa) daukan kristaldegiaren jabetzaren erdia enkantera atera du Espainiako Auzitegi Nazionalak -beste erdia bere emaztearena da; azkenean, aipatutako ere erdia hartu du honek-. "Auzitegi Nazionalak Aspiazuri ondasunak lapurtu nahi izan dizkio".

Jokabide hori dena bukatzeko exijitzeaz gain, gaixotasun larriak dituzten presoak eta zigorra beteta dutenak askatzeko eskatu du AAMk, eta euskal presoak Euskal Herriratzeko.

Bide horretan, mobilizazioak egingo dituela iragarri du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.