Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du Eusko Jaurlaritzak 2009an presoen senideei emandako diru laguntzak kentzea. Joseba Azkarraga behin-behineko sailburu zela onartu zituen laguntzok Jaurlaritzak, Euskal Herritik kanpoko espetxeetara egindako joan-etorrien gastuari aurre egiteko asmoz.
Horren kontra egin zuen 2011n fiskalak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina, ez zuen aintzat hartu haren eskaria, eta ontzat jo zituen Jaurlaritzaren emandako laguntzak. Orotara, 225.081 euro jarri zituen presoen familiei laguntzeko. Auzitegi Gorenera jotzea erabaki zuen orduan fiskalak. Nolanahi ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia berretsi du Gorenak, eta baztertu egin du laguntzak bertan behera lagatzea.