Gai ugaritarako agendak proposatu dituzte Liburu Zurian. Hona hemen batzuk:
Aniztasunaren kudeaketa
Kontratu sozial berri bat. Proiektu konstituziogile inklusibo bat egitea. Lurralde kohesioaren bidean, erakunde partekatuak bultzatzea. Elkargo nazionalak sustatzea.
Hedabideak. Euskal Herrirako Komunikazio Plan Estrategiko bat adostea, Euskal Informazio Agentzia bat eratzea.
Euskara
Giza kapitala. Ulermen unibertsala lortzeko estrategiak ezartzea. Hezkuntza sistema eraldatzea, euskalduntze sistema herritar guztien eskura jartzea, doan eta malgu.
Kapital soziala. Hizkuntza eskubideak beste eskubide sozialen pare jartzea.
Kultura kapitala. Euskal Liburutegi Nazionala eratzea.
Azpiegitura kapitala. Administrazioa euskalduntzeko plangintza bat osatzea. Estrategia digital bat ontzea.
Lurraldea
Udalerri txikiak indartzeko planak abiatzea. Zirkuitu laburra duten salgaien kontsumoa sustatzea. Xede soziala duten enpresa moldeak bultzatzea.
Ongizatea
Kalitatezko enplegua. Diru sarrerak bermatzeko sistema sendo bat finkatzea. Norberaren autonomiarako politikak sustatzea. Berrikuntza soziala bultzatzea.
Gobernantza demokratikoa
Lurralde arteko lankidetza sistemak eratzea. Euskal estatu burujabearen inguruko hausnarketa zabaltzea. Herri narratiba propioa eraikitzea. Kanpo harremanetarako estrategia bat garatzea. Euskal Herriko Garapen Kontseilua sortzeko aukera aintzat hartzea.
PROPOSAMENAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu