Prostituta bati eraso diolakoan, gizon bat atxilotu dute Bilbon

Bikotekideari eta haren amari kale erdian esprai batekin aurre egin izana leporatuta, Etxebarrin gizon bat atzeman dute

Yanela Zaruma burlatarraren hilketa salatzeko protesta bat. M. DEL VALLE / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Prostituzioan aritzen den emakume bati sexu eraso bat egin diolakoan, gizon bat atxilotu zuen herenegun Bilboko Udaltzaingoak. Andreak hilaren 5ean jarri zuen salaketa. Haren arabera, gizonarekin geratu zen, zerbitzu emateko, baina ez ziren ados jarri. Gizonak eraso egin zion orduan, eta mehatxatu. Andreak berak, herenegun, kalean zeuden udaltzain batzuei adierazi zien inguruan zebilela gizona. Atxilotu egin zuten, sexu eraso bat egitea egotzita.

Beste gizon bat Etxebarrin (Bizkaia) atxilotu zuten herenegun. Bikotekide ohiari eta haren amari esprai batekin eraso egin zien, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Kale erdian gertatu zen, arratsaldean. Herrizaingo Sailaren arabera, semearekin eta amarekin paseoan zihoan andrea, gizonak eraso zionean; erasoa saihesten ahalegindu zen ama. Bikotekideari eraso egiteagatik, genero indarkeria delitua egotzi diote; haren amari erasotzeagatik, lesio delitua. Epailearen aurretik atzo goizean igaro zen ustezko erasotzaileak.

Bost atxilotu Nafarroan

Urruntze agindua hautsi ustez, eta bikotekide ohiari egin zion eraso gizon batek Estellerrian (Nafarroa). Iragan asteko igandean gertatu zen. Andreak salatu zuen urruntzeko agindua ez zuela betetzen gizonak, eta aisiarako lokal batean eraso egin ziola. Atxilotu egin zuten foruzainek.

Beste lau gizon ere atzeman dituzte Nafarroan. Noainen, andre batek jakinarazi du denbora daramala bikotekide ohiaren erasoak eta mehatxuak jasaten; asteazkenean atxilotu zuten. Lizarran, andre batek jo zuen Poliziarenera, mediku agiria eskuan. Eta Burlatan, gurasoei eta alabari eraso egitea leporatu diote gizon bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.