Prostituzioan aritzera behartutako bost emakume askatu dituzte

Hiru pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Donostian egindako operazio batean. Emakumeak zeuden etxebizitzako baldintzak «osasungaitzak» ziren.

Itaiak sexu esplotazioa salatzeko egindako elkarretaratze bat, hilabete hasieran, Iruñean. ITAIA
Itaiak sexu esplotazioa salatzeko egindako elkarretaratze bat, hilabete hasieran, Iruñean. ITAIA
2025eko urriaren 10a
14:38
Entzun 00:00:00 00:00:00

Prostituzioan aritzera behartutako bost emakume aske utzi ditu Espainiako Poliziak, Donostian egindako operazio batean. Guztira hiru pertsona atxilotu dituzte, sexu askatasunaren aurkako delituak eta droga trafikoa egotzita. Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak, gainera, agindu du itxi dezatela etxebizitza behin-behinean.

Ikerketa ekainean abiatu zuten, emakume batek ohartarazi ostean zer gertatzen ari zen etxebizitza hartan. Hala, Poliziak jakin zuen prostituzioan aritzera behartzen zituzten emakumeak gela bakar batean pilatuta zeudela, ia mugitzeko tokirik gabe, eta 24 orduz prostituzioan aritzera derrigortzen zituztela. Kalera bi orduz baino ez zieten irteten uzten, eta emakume horiek zeuden etxebizitzako baldintzak «osasungaitzak» ziren, Poliziak jakinarazi duenez. Ikerketari esker, modua izan dute aurrez prostituzioan aritzera behartutako beste bost emakume identifikatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.