Emakumeen aurkako indarkeria

Protesta bilkura egin dute Basaurin ustez senarrak hildako emakumearen heriotza salatzeko

Ehun bat lagun —gehienak emakumezkoak— batu dira eguerdiko 12:30etan Basauriko (Bizkaia) Arizgoiti plazan, herenegun ustez senarrak hil zuen Marivi Lopezen heriotza salatzeko. Herritarrekin batera, Udaleko ordezkariak, Jaurlaritzakoak eta Emakundekoak izan dira bilkuran. "Andreen kontrako terrorismoa" onartezina dela nabarmendu dute.

2004ko abenduaren 14a
17:13
Entzun

Bilkuran parte hartu dutenetako askok ezin izan dituzte negar malkoak gorde. Besteak beste, Rafael Ibarguen Basauriko alkateak, Javier Madrazo Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburua, Joseba Azkarraga Justizizakoa eta Txaro Arteaga Emakundeko buruak parte hartu dute bilkuran. "Andreen kontrako terrorismoa" onartezina dela nabarmendu dute, eta erakundeena ez ezik, herritar guztien laguntza behar dela arazo horri aurre egiteko. "Tratu txar egoera bat ezagutzen duen pertsona orok gizarte zerbitzuei horren berri emateko obligazio morala du", esan du Madrazok. 54 urteko Marivi Lopez igande arratsaldean aurkitu zuten bere etxean hilotz. Labankaden arrastoak eta beste hainbat indarkeria zantzu zituen. Etxebizitza berean haren senarra atzeman zuten, 60 urtekoa, eta Ertzaintzak atxilotu egin zuen emaztea hark hil zuelakon. Gizonezkoak eskuturretan zauriak zituen, agi denez, bere buruaz beste egiten saiatu zelako. Duela zenbait hilabeteko banatzeko prozesua hasi zuen bikoteak, baina gero, emazteak senarrari "beste aukera bat" ematea erabaki zuen. Basauriko Udalak akusazio partikular gisa aurkeztea erabaki du, eta, halaber, gaurko elkarretaratzea erakunde horrek antolatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.