Protesta Olatzagutian, errausketaren kontra
    OLATZAGUTIA. Nafarroako Gobernuak udalez gaindiko sektore plan izendatu du Olatzagutiko Portlanden fabrikan hondakinak erretzeko proiektua, eta manifestazio batekin erantzungo du 3 Mugak Batera plataformak. Gobernuaren erabakiaren aurka protesta egitera deitu ditu herritarrak. Manifestazioa hilaren 21ean eginen dute, Olatzagutian bertan, 19:00etatik aurrera.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu