Askatasunako Julen Larrinagak gaur gogorarazi du martxoaren 22an ETAk su-etena iragarri zuenetik 34 lagunek "jardunbide politikoan aritzeagatik soilik" Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar izan dutela deklaratzera. Azkenaldian, Espainiako Gobernuaren "errepresioa" areagotu besterik ez da egin Askatasunaren hitzetan.
"Mahaiaren eraketa oztopatzea" du xede "zapalkuntza egoera iraunkor horrek". Askatasunak normaliazio politikorako mahaia "bahitzea" leporatu dio PSOEri. Euskal Herrian abiatu behar duen "prozesuaren hastapena galarazteko" helburuarekin.
Bide horretan, Josu Jon Imaz EAJren EBBko lehendakaria "laguntzaile" duela azpimarratu du Askatasunak. PSOEk prozesua Madrilera eraman nahi duen bitartean, Imazek "herritarren hitzari beldur" diola gaineratu du.
Mobilizatzeko deia
Askatasunak alderdien mahaia berehala martxan jartzea aldarrikatu du eta gutxiengo demokratikoak bermatzeko eskatu. Horretarako atxiloketak eta zitazioak amai daitezen eskatu du. Era berean, Askatasunaren iritziz amaiera eman behar zaio Espainiako Auzitegi Nazionalak gauzatzen duen "Euskal Herriaren aurkako eskuhartzeari".
Horregatik guztiagatik, ostiralean, ekainak 2, egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die Askatasunak herritarrei.
Politika
Prozesua Euskal Herritik atera eta Madrilera eraman nahi izatea egotzi dio Askatasunak PSOEri
Azkenaldian Espainiako Gobernuaren "errepresio politika" areagotu besterik ez dela egin gogorarazi du gaur Askatasunak. "Zapalkuntza egoera iraunkor" horren helburua alderdien mahaiaren eraketa oztopatzea dela iritzi dio Askatasunak eta "mahaia bahitzea" leporatu dio PSOEren gobernuari. Izan ere, Askatasunaren hitzetan, PSOEk "prozesua Euskal Herritik atera eta Madrilera eraman nahi du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu