Politika

Prozesua "zuzenbide estatuaren muga zorrotzen barruan eta legearekin bat" eramango duela dio Espainiako Gobernuak

Prozesuari dagokionez ez dagoela berritasunik esan du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordeak, oporren ondoren Ministroen Kontseiluak egin duen aurreneko batzarraren ondoren. Bake prozesua gauzatzeko Zapateroren Gobernuak ezarri zituen oinarriak "mugiezinak" direla nabarmendu du.

2006ko abuztuaren 25a
16:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Kazetarien galderei erantzunez, prozesuari buruzko aipamen laburra egin du De la Vegak: "Gobernuak bake prozesuari heltzeko jarri zituen oinarriak mugiezinak dira. Ezagunak dira eta ez dago berritasunik. Indarkeriari elkarrizketa bidezko amaiera emateko asmoa adierazi du hasieratik Gobernuak, prezio politikorik ordaindu gabe, zuzenbide estatuaren muga zorrotzen barruan eta legearekin bat etorriz", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.