Aitzitik, PSCko iturrien arabera, "azken xehetasunak" baino ez dira falta akordioa gauzatzeko, eta hitzarmena egindakotzat ematen dute.
ERCko iturriek Efe albiste agentziari agertu diotenez, PSCk eta eurek elkarrengana hurbiltzeko "urrats handiak" egin dituzte, eta Euskal Autonomi Erkidegoan bezala Katalunian zerga eta finantzaketa sistema propioa osatzeko konpromisoan aurrerapen nabarmenak egin dituzte. Dena den, PSCren "konpromisoa" benetakoa dela frogatu nahi dutela azaldu dute ERCko iturriek, eta, ondorioz, behin betiko hitzarmenik eta akordio itxirik ez dagoela azpimarratu dute.
Nolanahi ere, CiU zentro-eskuineko alderdi abertzalearekin gobernu hitzarmena lortzeko aukera ia guztiz baztertu dutela onartu dute iturri berberek.
ERC gakoa
Azaroaren 17ko bozek ERC ezkerreko alderdi abertzaleari eman zioten Kataluniako gobernu berria eratzeko giltza. CiU zentro-eskuineko alderdi abertzaleak irabazi zituen hauteskundeak, baina ez zuen bakarrik gobernatzeko adinako gehiengorik lortu; PSCk eskuratu zuen boto gehien, baina, hala ere,Legebiltzarrean CiUk baino aulki gutxiago lortu zuen. ERC, berriz, 12 jezarleku izatetik 23izatera igaro zen, eta, halaber, bai CiUrentzat, bai PSCrentzat gobernua osatze aldera ezinbesteko bidelagun izatera.
Hauteskundeak egin zirenetik, ERCk harreman ugari izan ditu bai CiUrekin, bai PSCrekin. Ezkerreko abertzaleek hasieratik utzi zuten argi beren aukerarik gogokoena PP alde batera utzi, eta gainerako alderdi guztien kontzentrazioko gobernu bat eratzea litzatekeela. Badirudi, ordea, ez CiUk, ez PSCk ez zutela bide hori egokia ikusten.
Horrenbestez, hiru aukera zituzten Esquerrakoek: CiUri lotu eta "gobernu abertzalea" eratzea; ERCrengana hurbildu eta ICV haiengana bilduz "ezkerreko gobernua" osatzea; eta, azkenik, gobernutik kanpo geratzea.
Madrilgo 'El Pais' egunkariak gaur aurreratu duenez, ERCk, azkenean, PSCrekin eta ICVrekin lotu du gobernua osatzeko hitzarmena. Berripaper horren arabera, akordioa egina dago eta os litekeena da bihar bertan aurkeztea. PSCko iturriek Efe albiste agentziari baieztatu diotenez, hitzarmena oso aurreratuta dago, eta guztiz ixteko "azken xehetasunak" baino ez dira falta. Akordi horren arabera, Pascual Maragall PSCko buruzagia izango da hurrengo Generalitateko presidentea, eta Josep Lluis Carod Rovira ERCko burua, berriz, conseller en cap .
Hori guztia gauzatzen bada, 23 urtean aurreneko aldiz CiU Kataluniako Gobernutik kanpo geratuko da.
Kataluniako Gobernuaren osaketa
PSCrekin ez dutela oraindik hitzarmenik itxi ohartarazi du ERCk
PSC Kataluniako Alderdi Sozialistaren ingurutik hainbat informazio zabaldu dira azken orduotan ERCrekin gobernua osatzeko hitzarmena egina dutela esanez. ERC ezkerreko alderdi abertzaleko iturriek, ordea, oraindik ez dutela inolako akordiorik itxi ohartarazi dute, eta bihar goizean PSCko negoziatzaileekin berriro bildu eta arrasaldean ERCko zuzendaritza batzartzen den arten, ez dela behin betiko erabakirik egongo nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu