politika

PSE, EAJ eta H1!-ek aurrekontuetan "egonkortasuna" lortzeko hitzarmena sinatu dute

EAEkoez ez ezik, Batzar Nagusietako eta hainbat udaletako aurrekontutan ere izango du eragina akordioak. PSEtik Jose Antonio Pastor, Mikel Torres eta Blanca Roncal izan dira, EAJtik Belen Greaves, Jose Mari Zalbidegoitia eta Aitor Alzola, eta H1!-etik Martin Beramendi eta Jose Mari Aierdi.

2009ko urriaren 29a
18:46
Entzun
Aurrekontuen inguruko akordioa sinatu dute PSE-EE, EAJ eta Hamaikabat (H1!) alderdiek gaur -EAEkoez ez ezik, Batzar Nagusietako eta hainbat udaletako aurrekontuez ere bai-. Instituzioetako aurrekontuetan "egonkortasuna" lortzea du xede hitzarmenak. Gainera, akordioa "krisi ekonomikoaren aurka" egiteko eta "Euskadiren ongizateari eusteko" dela nabarmendu dute. Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean izan da izenpetze ekitaldia.

Astelehenean PPrekin sinatu zuen EAEko 2010eko aurrekontuei buruzko akordioa PSE-EEk.

Gaur, PSEtik Jose Antonio Pastor, Mikel Torres eta Blanca Roncal izan dira ekitaldian, EAJtik Belen Greaves, Jose Mari Zalbidegoitia eta Aitor Alzola, eta H1!-etik Martin Beramendi eta Jose Mari Aierdi.



Hamaikabat-ek ez du ordezkaritzarik Eusko Legebiltzarrean, baina bai udal batzuetan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Aurten sortu dute alderdia, nahiz eta oraindik ez duten egin batzar eratzailea. EAtik irten zuten haren ordezkariek, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan daukate indar handiena -gobernuan daude, EAJrekin-.

Martxoko hauteskundeetako emaitzen arabera, PSEk eta PPk gehiengo osoa dute Eusko Legebiltzarrean. PSE-EE Jaurlaritzan dago maiatzetik -bakarrik dago gobernuan-, PPren babesa esker. EAEko hiru aldundietan EAJ ari da gobernatzen; Araban eta Gipuzkoan, gutxiengoan.

Espainiako Kongresuan PSOEk EAJren -eta CCren- babesari esker lortuko du 2010eko aurrekontuak aurrera ateratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.