KONPONBIDEARI BEGIRA

PSE-EE ez da Jonathan Powellek deitutako bilerara joango

Rodolfo Aresen arabera, "ez dago arrazoirik ezta baldintzarik ere" asteartean egingo duten bilkurara joateko.

2012ko azaroaren 17a
11:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Jonathan Powell Aieteko adierazpenaren sinatzaileetako batek Euskal Herriko hainbat eragilerekin astearterako antolatu duen bilkuran ez da izango PSE-EE. Hala jakinarazi du gaur Rodolfo Ares PSE-EEko legebiltzarkideak, Radio Euskadin gaur eginiko elkarrizketan. "Ez dago arrazoirik ezta baldintzarik ere" PSE bilerara joateko, adierazi du Aresek, eta azaldu du aurrerantzean bakegintzari lotutako ekimenak Eusko Legebiltzarrean egin behar diirela.

Ostegunean etorri zen Powell Euskal Herrira, Aieteko adierazpenetik urtebete igarota haren edukiez hitz egiteko. Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiarekin elkartu zen, eta hitzordua egin zuen astearterako alderdi politikoekin, Eliza katolikoarekin, patronalarekin eta sindikatuekin.

"Bakea, askatasuna eta elkarbizitza egonkortzeko aztertu behar diren gai gehienak Eusko Legebiltzarrean landu behar dira, eta, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritza izan behar da iniziatiba gehiago izan behar duena", esan du Aresek. Gaineratu du "azken erabaki garrantzitsuak" hartu behar dituena ETA dela, eta "behin betiko desegiteko" erabakia hartu behar duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.