PSE-EEk ere badu bere plana. Gaur aurkeztu Paxi Lopez idazkari nagusiak, Bilboko hotel batean, kargu eta hautetsi sozialisten aurrean. Helburua: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gaurko "autogobernua hobetzea", muga gisa Espainiako Konstituzioa izanda, eta "elkarbizitza" eraikitzea. Pausoak: dena Konstituzioaren barruan egitea.
Horiek dira, Lopezek esan duenez, euren planaren "oinarriak". Ez dira "baldintzak" -hala azpimarratu du-, eta horiek Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak jartzen dituela kritikatu du. "Zatiketa eragiten dute haren asmoek".
PSE-EEk duela aste batzuk izendatu zuen lehendakarigai Lopez, eta honek gaur nabarmendu du Jaurlaritzako lehendakaria bera bada "aurrena" hartuko duen ekimena alderdi "demokratikoei" deitzea izango dela, "akordiora iristeko". 2009ko udaberrian izango dira EAEko hauteskundeak, betiere Ibarretxek aurreratzen ez baditu.
Sozialistek EAEko "alderdi politiko demokratiko denen arteko elkarrizketa" behar dela deritzo, eta horiek "akordio zabala" lortzea. "Gaurko esparru politikoa aldatzeko" akordio hori Eusko Legebiltzarrak ontzat jo beharko luke lehendabizi, ondoren Espainiako Kongresuak, eta gero Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren artean erreferenduma egingo litzateke, PSE-EEren arabera.
Akordioaren filosofia "integrazioa" litzateke, "alde batean utziz bazterketa eta frontismoa".
Beste irizpide batzuk: "terrorismoa" gaitzestea, biktimen aldeko jarrera izatea, eta "terroristak eta hauek laguntzen dituztenak isolatzea".
Politika
PSE-EEk "autogobernua hobetzeko" eta "elkarbizitzarako" plana aurkeztu du
EAEko "esparru politikoa aldatzeko", alderdi "demokratikoen" arteko "akordio zabalaren" ondoren, erreferenduma egingo litzateke, betiere Espainiako Konstituzioaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu