Andoaingo Udaleko EAJ-EA koalizioko bozeramaile Mikel Arregiren iduriko, "alper-harri españolista" jarri dute martxan PSE-EEk eta PPk, eta beste inoren iritzia kontuan hartu gabe, euskararen araudi guztia suntsitu dute.
Herriko hizkuntz politikan eta euskararen garapenean "25 urtez atzera egitea" dela salatu du Arregik eta harekin batera prentsaurrekoa eman duen Xabier Huitzi zinegotziak. Erabakiak ondorio praktiko larriak dituela zaldu dute, besteak beste, Udalaren argitalpen guztiak aurrerantzean gaztelera hutsez egingo direla.
Euskararen araudia joan den maiatean jarri zen martxan Andoainen, EHren eta EAJren botoekin onartua izan ostean. Gaur egun, PSE-EEk zazpi ordezkari ditu Andoaingo Udalean —Jose Antonio Perez Gabarain alderdi horretakoa da—, beste zazpi EAJ-EAk, PPk bi eta EB-IUk bakarra. Ezker abertzaleko plataformak ez zuen aurkezterik izan.
Euskara