PSE-EEk kanporatzeko espedientea zabaldu dio Ermuko zinegotzi bati

Pedro Gallego zinegotzi sozialistak bikotekideari eraso egin ote dion ikertzen ari da Ertzaintza. Beatriz Gamiz alkateak zinegotzi agiria itzultzeko eskatu dio.

Beatriz Gámiz
Ermuko alkate Beatriz Gamizek zinegotzi agiria itzultzeko eskatu dio Gallego zinegotziari. WIKIPEDIA
xabier martin
2025eko maiatzaren 8a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00

PSE-EEk kanporatzeko espedientea ireki dio Ermuko zinegotzi Pedro Gallegori. PSEk jakin du bikotekideari eraso egin ote dion ikertzen ari dela Ertzaintza. Hori dela eta, PSEko idazkari nagusi Eneko Anduezak jakinarazi du Gallego alderditik kanporatzeko espedientea zabaldu dutela.

Gaur goizean Eusko Legebiltzarrera iritsi denean, Anduezak esan du alderdiak «berehala» esku hartu duela auzi honetan. «Kasu hauetan egin behar den moduan», gehitu du sozialisten buruak. «Horrelako kasu batean, ezin da beste era batera jokatu: zinegotziaren agiria itzultzeko eskatu eta kanporatzeko espedientea zabaldu».

Anduezak azpimarratu du bere alderdiak «oso argi» duela «jarrera horiek» ez direla onartzen alderdi barruan. Ermuko alkate sozialista Beatriz Gamizek zinegotzi agiria itzultzeko eskatu dio Gallegori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.