Hain zuzen ere, sozialistei kritika hori egiteaz gain, Eusko Legebiltzarreko hurrengo legegintzaldia garrantzitsua izango dela nabarmendu du EAko presidenteak elkarrizketa berean. Izan ere, legegintzaldi honetan Jaurlaritzaren Estatutu proposamena Legebiltzarrean bozkatu ostean, hurrengoa egitasmo hori berrestekoa izango dela uste du Erraztik: "beraz, boto emaileen gehiengoak zer nahi duen ikustekoa".
Prozesu horrekin batera ETAk "beste bide baten hautua" egiten badu, egungoa baino "eszenatoki hobeak" sortuko direla iritzi dio Erraztik.
Politika