Ildo horretatik, PSErenak ez bezala, Jaurlaritzako hiruko Gobernuaren Estatutu proposamenak subiranotasunaren subjetutzat euskal herritarrak dituela nabarmendu du Azkarragak, eta esan du hori dela batzuen eta besteen arteko diferentzia handiena.
Jaurlaritzako Justizia sailburuaren iduriko, Kataluniako sozialistak eta PSE ez daude elkarrengandik hurbil. "Maragall eta PSC nazio katalanaz mintzo dira; PSEkoak, ostera, txongila baino espainiarragoak dira", adierazi du.
PSErengan esperantza gutxi duela erantsi du EAko buruzagiak, "Espainiako Gobernuan izan zen bitartatean Estatutua gehien oztopatu zuen alderdia izan baitzen". Aldiz, Azkarragak uste du Batasunak baketze eta normaltze bidean abiatzeko borondatae duela, eta kale erasoetatik eta ETAren indarkeriatik aldentzeko urratsa egingo duela.
Politika