politika

PSE eta PPk atzera bota dituzte Aralar, EA eta EBren osoko zuzenketak

Gaur eztabaitu dituzte Jaurlaritzaren 2010eko kontuei buruzko osoko zuzenketak. EAJ abstenitu egin da.

2009ko abenduaren 9a
16:14
Entzun
Eusko Legebiltzarrak gaur eztabaidatu ditu Aralarrek, EAk eta EBk Eusko Jaurlaritzaren 2010eko aurrekontu egitasmoari aurkeztutako osoko zuzenketak, baina PSE-EE, PP eta UPDren botoekin atzera bota dituzte. EAJ abstenitu egin da -PSE-EEk EAJrekin ere EAEko erakunde nagusietako aurrekontuei buruzko akordioa ere lortuta du-.

Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak aurrekontuen lege proiektua babestuz hasi du Legebiltzarreko gaurko bilera eta gaineratu du aurrekontuak "trantsiziokoak, sozialagoak eta soilagoak" direla eta "hezkuntza eta formakuntza oinarri hartuta berrikuntzaren alde" egiten dutela. "Adostasunaren fruitu dira".

Jaurlaritzak abenduaren 23an onartu nahi ditu aurrekontuan, orduan Eusko Legebiltzarrak egingo duen batzarrean.

Aralarren irudiko, "legearen aurka" doaz Jaurlaritzaren aurrekontuak, "zorra gastu arruntera" bideratu duelako Jaurlaritzak. Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak dioenez, "inoiz baino arrazoi gehiago" daudela euren burua abertzale eta aurrerakoitzat dutenek aurrekontuen aurka egiteko.

EAk bere aldetik, Eusko Jaurlaritzari aurrekontuen proiektua itzultzeko eskatu dio, haien ustez ez die "Euskadiko behar ekonomikoei eta sozialei erantzuten. "Beharra dutenak alde batera uzten dituzte" aurrekontu egitasmoarekin Mikel Arana Ezker Batuako legebiltzarkidearen ustez eta itxurazko aurreikuspen ekonomikoetan oinarrituta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.