PSE-PP ituna «osasuntsu» dagoela dio Patxi Lopezek

2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, PSE-EE eta PPren arteko itunaren osasuna «izugarri ona» da. Joseba Egibarrek akordio hori amaitzear dela esan izanari erantzun dio horrela lehendakariak: «Itunaren osasuna oso ona da, nire osasuna bezala. Izugarri ona».

PPk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen presidentea, Antonio Basagoiti, ez da akordioaren egoerari buruz mintzatu. Nahiago izan du ETAren aurkako borrokan jarraitu beharraz aritu. «Ez da Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren arteko liskarrak bilatzeko unea; ETAren aurkako borroka amaitzeko garaia da, ETAri garaitzekoa»,erantzun dio harremanei buruzko galderari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.