hezkuntza

PSEk dio EAJk eta biek etzi lortuko dutela Bakerako Hezkuntza Planaren akordioa

Jose Antonio Pastorrek esan duenez, ekainaren 11n eramango dute egitasmoa Eusko Legebiltzarrera.

2010eko maiatzaren 29a
13:36
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak gaur iragarri du ekainaren 11n aurkeztuko dutela Bakerako Hezkuntza Plana Eusko Legebiltzarrean, horretarako nahikoa babes izango dutela iritzita. Izan ere, Pastorrek jakinarazi du astelehenean akordioa lortuko dutela EAJrekin. "Akordio handia izateko baldintzak daude orain", adierazi du bozeramaile sozialistak. Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 31 jarri zuen azken egun gisa akordioa lortzeko.

Bi taldeek herenegun Legebiltzarrean egindako bileran, EAJk mahai gainean jarritako testua izan zen negoziazioaren ardatza, eta BERRIAk jakin ahal izan duenez, adostasuna izan zen jeltzaleen printzipioen inguruan.

EAJrekin "ezustean" ados ez badira jartzen, Jaurlaritzak egitasmoarekin segituko duela ziurtatu du Pastorrek, eta beste alderdi batzuekin ere egin nahi dute akordioa. "Alderdien lehiak albo batera utzi behar dira, bizikidetza demokratikoari eusteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.