Joan den astean osoko zuzenketak baztertu ondoren, zuzenketa partzialen txanda heldu da gaur,EAEko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeak mila baino zuzenketa partzial gehiago eztabaidatu ditu, baina ia horiek denak ere atzera bota ditu; 16 milioi euroko balioa duten 50 bat zuzenketa onartu ditu soilik: talde guztiek adostutako zazpi ekimen, UPyD alderdiak aurkeztutako beste zazpi eta EAJren bi teknikoak, besteak beste. Datorren abenduaren 23an eztabaidatu eta onartuko dituzte aurrekontuak.
Saioa hasi aurretik Ekonomia kontseilari Carlos Agirrek aurreratu du ez dutela partidarik onartuko. Iñigo Urkullu EBBren presidentearen arabera, "blokeen politika" erakusten du aurrekontuekin gertatu denak. "Onartezina da EAJk 120 milioi euroko balioa duten 200 baino emendakin gehiago aurkeztea eta bi tekniko bakarrik onartzea". PSE PPren menpe dagoela erakusten du horrek, Urkulluren ustez. Joana Madrigal PSEko legebiltzarkidarentzat zuzenketa partzial horiek osokoa eragiten dute, eta horregatik ez dira onartu.
Mikel Arana Ezker Batuko kideak salatu du, PSEk eta PPk ez dutela aldez aurretik eurekin eztabaida saiorik egin. UPyDk, berriz, onartu aurretiko akordioetan lortu dituzte zuzenketak, Gorka Maneiroren arabera. EAko ordezkaritzarik ez da izan bileran.
eae-ko aurrekontuak
PSEk eta PPk oposizioaren zuzenketa gehienak atzera bota dituzte
Gasteizko Legebiltzarreko oposizioko taldeek PSEren eta PPren arteko akordioa salatu dute, oposizioak 2010eko aurrekontuei egindako zuzenketa partzialak ez baititu kontuan hartu. "Blokeen politika" erakusten duela salatu du Iñigo Urkullu EBBko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu