«PSEk, PPk eta UPDk Estatuko krimenen inpunitatea babesten dute»

Taldeei «hipokrisiaz» jokatzea eta biktimen artean mailaketa egitea egotzi die Martxoaren 3ko biktimen elkarteak

edurne begiristain
Gasteiz
2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxoaren 3ko biktimen elkarteak gogor kritikatu du Eusko Legebiltzarreko eztabaidan PSEk, PPk eta UPDk izandako jarrera. 1976an Gasteizen izandako «sarraskiaren» biktimen auzian hiru talde horiek «Estatuko krimenen inpunitatea» babestu dutela salatu du elkarteak, ohar batean. Halaber, «hipokrisiaz» jokatzea leporatu die: alde batetik publikoki Martxoaren 3ko biktimekiko elkartasuna adierazten dutelako, eta, aldi berean, biktimen arteko «mailaketa» egiten dutelakogiza eskubideen urraketaren jatorriaren arabera.

Gasteizko gertakariak argitu gabe daudela eta erredunek ez dutela zigorrik jaso azpimarratu du elkarteak, bidenabar. Gainera, Gasteizko jazoerak eragindako biktimak ez dira bakarrak, elkarteko kideek azpimarratu dutenez.«Poliziaren errepresioak, gerrazikinak eta Estatu terrorismoak eragindakoekez dute erakundeen aitortzarik jaso».

Horrez gain, elkarteak Derry-ko Igande Odoltsuaren biktimen auzia ekarri du gogora. Hango biktimei barkamena eskatu die David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, eta Gasteizko biktimekin gauza bera egiteko eskatu dio elkarteak Espainiako Gobernuko presidenteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.