PSE-EEren iritzian, aurrekontuen bozketa berriz egin beharko litzateke, izan ere, akatsa teknikoa izan zela diote. Eusko Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak besterik erabaki zuen, ordea: bozketa ontzat eman zuen. Akatsa teknikoa izatekotan, derrigorrezkoa da bozketa errepikatzea, baina giza akatsa izateraz ere, Atutxak badu bozketa errepikatzeko aukera. Hala ere, bozketa ontzat eman, eta aurrekontuak onartuta geratu ziren.
PSE-EEk "iruzur elektronikoa" salatu zuen, eta bozketa berriz egiteko helegitea jarriko dute. Mementuz, beraien desadostasuna azaltzeari ekin diote, gaurko bilkuran afitxak erakutsiz.
Politika