Miguel Buen PSE-EEren Gipuzkoako diputatugai nagusiak adierazi du ez duela baztertzen "etorkizunean PSE-EEk akordiorik egitea Sortu legezko batekin". Sortu ezker abertzaleko alderdiak atzo ateratako prentsa oharra "aurrerapausoa" dela iruditu zaio Bueni, eta "bide horretatik" jarraitzeko eskatu dio, baina ez du uste hark orain arte egindakoa nahikoa denik. "Oraindik ez naiz fio".
Jose Ignacio Asensio Tolosako alkategai sozialistaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Buenek, gaur.
Euskal gehiengo sindikalak Sorturen legeztatzeari buruzko jarrera ezagutaraziko du
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk osatutako euskal gehiengo sindikalak agerraldia egingo du astelehenean, Bilbon, Sortu legeztatzearen inguruan daukan jarrera ezagutzera emateko. Han izango dira sindikatuetako idazkari nagusiak. LABen egoitzan izango da agerraldia, 11:30ean.