PSN «sendoa, erabilgarria eta koherentea» aldarrikatu du Jimenezek

«Inor ez dago soberan», adierazi du berriro idazkari nagusi izateko bere hautagaitzaren aurkezpen ofizialean

joxerra senar
Iruñea
2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Ideien gainetik alderdi emozionalari erreparatu zion atzo Roberto Jimenezek, berriz PSNko idazkari nagusi izateko bere hautagaitzaren aurkezpenean. Militante talde baten aurrean «nazkatuta» agertu zen ezkortasuna islatzen duten mezuez. Hala, PSNk «proiektu sendo, erabilgarri eta koherentea» izan behar duela adierazi zuen.«Nire ibilbide politikoan, erabaki batzuez harro nago, eta beste batzuez ez hainbeste. Hutsegiteak egin ditut, eta irakaspena da politikan balio duen bakarra koherentzia dela». Konpromisoa eskatu zien militanteei, baina «norberaren uste sendoan oinarritua, eta ez inposizioan».

Etorkizuneko erronkei begira, ETAren erabakiaren garrantzia nabarmendu eta nafar guztien arten elkarbizitza eraikitzeko beharra defenditu zuen: «PSN da guztiekin hitz egiteko gai den alderdi bakarra». Ongizate estatua bermatzea lehentasunezkotzat jo zuen, eta, horri lotuta, langabeziari aurre egin eta enpleguak sortzea jarri zuen erronka nagusitzat. Espainiako Gobernua «kontrako bidean» ari dela-eta, zerga politikan zein politika ekonomikoan gobernutik PSNk bestelako norabide bat ezarri behar duela azaldu zuen.

Alderdi barrura begira, militante kopuru handitzeko beharra azaldu zuen. «Inor ez dago soberan: jendea falta da». Proiektua sendotzeko asmoz ekarpenak egiteko prest daudenekin hitz egiteko gertu azaldu da, baina eskurik ez die luzatuko «liskar bila ibili nahi dutenei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.