Nahasmenaren zeremoniatzat jo daiteke atzo goizean Bildurekin izandako bileraren osteko PSNren mezua. Azkenaldian azaldu bezala, Bilduko hautagaiek PSNri berretsi zioten lehentasuna UPN agintetikbotatzea dela eta botoak helburu horren zerbitzurajartzeko prest daudela. Eskaintza horri entzungor egin dio PSNk, eta ados jartzen saiatu ordez, diferentziak azpimarratu ditu, forman zein edukian. Formari dagokionez, Roberto Jimenez ez zen joan bilerara, eta Elena Torres idazkariorde nagusiak esan zuen, gainera, beste alderdiekin izandako bilerekin alderatuta Bildurena «oso diferentea» izan dela. Edukiari dagokionez,PSNk «marra gorriak» jarri ditu: «Izugarrizko diferentziak aurkitu ditugu, eta ezinezko egiten dute Bildu gobernuan sartzea», ondorioztatu du.
Torresen arabera, negoziatzen hasi aurretik jarritako baldintza horiek «saihestezinak» dira PSNrentzat: batetik, Foru Hobekuntzaren eta sistema konstituzionalaren alde egitea; ETAren indarkeria irmo gaitzestea eta ETA desegiteko eskaera esplizitua egitea; «foru erkidego desberdindu moduan» Nafarroak eta estatuak harreman leialak izatea eta azpiegitura handiekiko konpromisoa izatea. «Ez dugu beste ezeri buruz hitz egin».
PSNren ondorioak entzunda, irudi luke Bilduren botoak onartzea baztertua duela, baina horri buruz behin eta berriz galdetuta, Torresek erantzun zuen ez dela oraindik erabakirik hartu. Jimenezek bere hautagaitza aurkeztea edo Bildurekin behin-behineko akordioak egitea baztertzen duen galdetuta, Torresek ukatu egin zuen halakorik, eta berriro ere aipatu zuen «aukera guztiak» irekita jarraitzen dutela: «Bilduk mahai gainean jarri ditu bere botoak, baina ez ditugu kontuan hartu. Ez gara sartu botoez edo eserlekuez hitz egitera», erantzun zuen. Negoziatzeko, PSNren «marra gorriak» onartu beharditu Bilduk.
Argudio beraren inguruan biraka, Roberto Jimenez zergatik ez zen bileran egon galdetu zitzaion: «Zuzendaritzaren erabakia izan da. Programaz hitz egitea dagokio Jimenezi, baina ez dugu programaz hitz egin, aldez aurretiko baldintzez baizik», erantzun zuen. Argudiohorietatik ez zen atera, eta nahasmenaren erdian, kazetariek barrezka hartu zituzten amaierakoazalpenetako batzuk.
PSNren aldetik, Elena Torres eta Juan Jose Lizarbe parlamentaria egon ziren bileran; Bilduren aldetik, berriz, Maiorga Ramirez, Bakartxo Ruiz, Koldo Amezketa eta Aitziber Sarasola. Bileraren ostean komunikabideen aurrean lehenak hitz egiten Bilduko ordezkariak izan ziren. Ramirezek azaldu zuen euren botoak UPNren alternatiba izango den gobernu baten zerbitzura jarriko direla, eta eragotzi egingo dutela, gainera, exekutibo horrek porrot egitea. «Ez genuke gobernu bat sostengatuko hiruzpalau hilabete barru erortzen uzteko».
Bilduko kideek «ausardiaz» jokatzeko eskatu zioten PSNri, eta UPNren estrategia dialektikoari «entzungor» egiteko eskatu zioten. Ramirezen ustez, indarkeriaz baliatzen da UPN, alternatibak osatzea eragozteko. «Ez dago aitzakiarik Nafarroan aldaketarik egon ez dadin», nabarmendu zuen Bakartxo Ruizek.
Jimenez bai egon zen arratsaldean, NaBai-2011rekin egindako bileran. Koalizioaren aldetik, Patxi Zabaleta, Txentxo Jimenez, Manu Aierdi eta Patxi Leuza egon ziren. Hala PSNk nola NaBaik nabarmendu zuten «giro adiskidetsuan» egin zela bilera, eta egoeraren diagnostikoan «bateragarritasun handiak» dituztela aipatu zuten biek ala biek.
Iruñeko Udala, erabakigarri
Zabaletaren ustez, horrek erakusten du aldaketarako aukerak egon badaudela, baina uste du etzi udaletako gobernuak, bereziki Iruñekoa, osatzeko orduan «adierazgarria» izango dela PSNren botoa. NaBairen arabera, PSNk aldaketarako borondaterik duen erakutsiko du. Iruñean PSNk derrigorrez Uxue Barkosen alde botoa eman beharko lukeen galdetuta, Zabaletak aipatu zuen garrantzitsuena dela programak negoziatzea, eta erabakian gehiegi ez luzatzeko eskatu zion.
Nahiz eta bezperan ezkerrekoak diren alderdiabertzalerik badela ukatu, Jimenezek aipatu zuen «kointzidentzia handiak» dituztela NaBairekin. Goizean sortutako nahasmenaren jakitun,Bilduren teilatu gainean jarri nahi izan zuen ardura osoa. Bere ustez, «Bilduren eskuetan» dago gobernu alternatiboa osatzea.Marra gorri horiek zeharkatzen ez baditu, PSNk badu nori bota errua, nola saldu boto-emaileei bosgarren legealdian jarraian UPNk gobernatuko duela. Ihesbidea diseinatuta dago.
PSNk prest du ihesbidea
Bilduri «marra gorriak» jarri dizkio: Foru Hobekuntza defenditzea, ETAri desegiteko eskatzea eta estatuari leiala izateaBilduk dio ez dagoela aitzakiarik, eta NaBaik dio udaletan ikusiko dela PSNren asmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu