PSNk UPNren eskuetan utzi du Parlamentuko presidentetza

UPNk eta PSNk hitzartu dute legebiltzarreko mahaiko bost karguetatik hiru euren artean banatzea

2011ko ekainaren 14a
22:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Bihar 11:00tan VIII. legealdia hasiko da Nafarroako Parlamentuan. Osoko bilkura hasi baino ordu batzuk lehenago, UPNk eta PSNk hitzartu dute Parlamentuko mahaiko bost karguetatik hiru euren artean banatzea. Hala, akordio horren arabera, Parlamentuko presidentetza UPNren eskuetan egongo da. UPNk ez du oraindik argitu nor aurkeztuko den presidente izateko.

PSNk ohar bidez aditzera eman du mahaiko lehen presidenteorde kargurako Samuel Caro aurkeztuko duela eta lehen idazkari nagusi kargurako Maite Esporrin. Bi bozketa horietan UPNk PSNko bi hautagai horien alde eginez gero, NaBairen eta Bilduren artean bana ditzakete bigarren presidenteorde eta bigarren idazkari karguak. Horregatik PPko Santiago Cerverak twitter bidez salatu du akordioak "PPri betoa" jarri nahi diola. Hala ere, ezusteak eman daitezke bihar.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.