nafarroa

PSNko idazkari nagusi izateko aurkeztuko da Maria Txibite

Nafarroako lehendakarigai izateko primarioak irabazi zituen igandean, Amanda Acedori aurrea hartuta.

Maria Txibite, irailean, Iruñean. IVAN AGINAGA, EFE
2014ko urriaren 25a
08:24
Entzun

Maria Txibitek (Cintruenigo, Nafarroa, 1978) joan den igandean PSNren Nafarroako lehendakarigaia izateko primarioak irabazi zituen, afiliatuen %58,6ko babesa jasota, eta gaur iragarri du alderdiaren idazkari nagusi izateko hautagai ere izango dela. PSNk atzo iragarri zuen abenduaren 13an egingo duela ezohiko biltzarra. Roberto Jimenez idazkari nagusiak orduan utziko du kargua.

"Garai berri bat hastear da", esan zuen Txibitek igandeko primarioak irabazi ostean. PSNk ohar batean adierazi duenez, Txibitek uste du bai PSNk eta bai PSOEk "etorkizuna" dutela, "proektuak, ideiak eta balioak dituztelako". Alderdiko barne hauteskundeetan afiliatuen artean "ilusioa" ikusi du, gainera, eta horregatik erabaki du idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztea.

Alderdiak erabaki garrantzitsuak hartu behar dituenean afiliatuei galdetuko diela hitzeman du. Halaber, gizarte mugimenduak ere aintzat hartuko dituela dio. "PSNren garaia da; espazioa berreskuratzeko ordua da".

Maiatzeko foru hauteskundeetan PSNren lehendakarigai izateko Amanda Acedorekin (Torres del Rio, Nafarroa, 1959) lehiatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.