Catalanek, UPNko idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, "Zapatero ezarri duen isiltasunaren legea inposatu nahin dabil Nafarroan ere terroristekin izaten ari diren elkarrizketen inguruan hitzik ez egiteko".
Argibideak eskatu dizkio Catalanek PSNri: "Ezin da egun bat gehiago pasa PSNk elkarrizketa horien inguruko egia osoa nafarrei esan gabe". Gainera, UPNren ustez, bilera horiek izan badituzte herritarrei berehala eman beharko dizkie aurkibideak. "Zuzenbide Estatuaren aurkako iraina izango litzateke, bere [PSNren] boto emaileei iruzurra egitea eta nafar herritarren gehiengoaren nahia gutxiestea", nabarmendu du.
Politika
PSNren eta Batasunaren arteko elkarrizketak ezkutatzea egotzi dio UPNk Zapaterori
Egia osoa eskatu dio Alberto Catalan UPNko idazkari nagusiak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. Egia osoa PSN eta Batasunaren arteko elkarrizketei buruz. Catalanek dio PSNko idazkari nagusi Carlos Chivitek ez duela oraindik azalpenik eman gaio horren inguruan. Ez eta, gutxienez, batzartu direla ukatu ere. Nafarroako herritarrek PSNk Batasunarekin izan dituen elkarrizketen inguruko argibideak behar dituztela esan du Catalanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu