Espainiako 'Efe' albiste agentziari egin dizkio adierazpen horiek Erkorekak. EAJren Espainiako Kongresuko bozeramailearen arabera, PSOEren ardura da egungo egoera "era inteligentean" kudatzea, eta hartara atzera bueltarik gabe ETAren amaiera lortzea.
ETAren behin betiko amaiera "konbentzimenduaren" bidetik etorriko dela uste du Erkorekak, eta ez aukera polizial hutsetik, eta, beraz, "limurtze saioak" egin beharko lituzkeela Espainiako Gobernu sozialistak.
Politika