Politika

PSOEk ez dituela autodeterminazioa eta lurraldetasuna onartuko ziurtatu du Lopezek

Zapateroren Gobernuak ETArekin elkarrizketatzeko duen helburu bakarra indarkeria hori behin betiko amaiaraztea dela nabarmend du Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak, eta trukean ez duela "ordain politikorik" emango. Areago, PSOEk ez dituela autodeterminazioa eta lurraldetasuna onartuko ziurtatu du.

2006ko maiatzaren 23a
14:56
Entzun
"Autodeterminazio eta lurraldetasun planteamendu horiek ez ditu Alderdi Sozialistak onartuko, XXI. mendea XIX. edo XVII. mendeko adreiluekin eraikitzea bailitzateke", adierazi duOnda Cero irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Zapaterok igandean egindako iragarpenarekin lotuta baieztatu du hori Lopezek; hau da, ekainean ETArekin elkarrizketak hasiko dituela iragartzearen harira. Lopezek nabarmendu du harreman horiek helburu bakarra dutela: ETAren indarkeria behin betiko amaiaraztea, eta Espainiako Gobernuak ez duela trukean inolako ordain politikorik emango. "Elkarrizketa hori indarkeria behin betiko amaiarazteko da, baina ETAk badaki indarkeriarekin ez dela ezer lortzen demokrazia btek ez baitiu izuaren txantajeagatik etsitzen", esan du. " [Espainiako] Gobernuak erabateko zilegitasuna dauka indarkeria behin betiko amaiaraztea helburu bakar duen elkarrizketa abiatzeko, ordain politikorik gabe", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.