"Nik ez dakit pertsonaren batek, norbanako gisa, elkarrizketa informalen bat izan ote duen. Ez dakit, baina, nolanahi ere, PSOEk ez dio baimenik eman, Batzorde Exekutiboaren baimenik ez d jaso, eta guk ez daukagu harreman horien berri", nabarmendu du Blancok Tele5 Espainiako telebista katean Otegik azalarazitako harreman horiei buruz galdetu diotenean.
Batasuneko bozeramaileak azken bost urteetan PSOErekin harremanak izan ditutela ziurtatu duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Kongresuan agerraldia egitea eskatu du PPk, elkarrizketa horien inguruko azalpenak eman ditzan. Arestian aipatu bezala, harreman horiek ukatu egin ditu Blancok, eta orain arte "egiaztatu" ahal izan diren elkalrrizketa bakarrak "Aznarrek eta bere Gobernuak ETArekin izandakoak" direla azpimarratu du.
Politika