Bake prozesua lortzeko bidean, aldeen arteko errespetua ezinbestekoa dela nabarmendu dute Batasunaren izenean Arnaldo Otegik eta Rufi Etxeberriak Donostian egin duten agerraldian. Espainiako Gobernuak ez duela ezker abertzalea errespetatzen salatu dute. “Aski frogatua da Batasunak bere ekinbide politikoak murriztuak dituela”, adierazi du Batasunak. “Ezin da prozesua eraiki etengabe alde bat erasotua den artean, edo mahaia azpian elkarri ostikoka aritu behar dugu?”, gaineratu du.
Bestalde, PSOEko hainbat kideren adierazpenak ere kritikatu dituzte prentsaurrekoan Otegik eta Etxeberriak. PSOEko kide batzuek egindako adierazpenen harira, Batasunak esan du ez dagoela inola ere hainbat guza onartzeko prest. “Nafarroarik gabeko prozesu bat, presoek zigorrak osorik kartzelan betetzeko prozesu bat, ezker abertzaleak bere eskubide zibil eta politikoak zanpatuak edukiko dituen prozesu bat eta Konstituzioari men egiteko prozesu bat”, dira onartuko ez dituztenak Otegik zehaztu duenez. Prozesu demokratiko bat eraikitzeko zuhurtzia, heldutasuna eta erantzukizuna exijitu dizkiote PSOEri.
Politika
PSOEren adierazpenak prozesu demokratiko bat eraikitzeko oztopo direla dio Batasunak
Batasuna ez errespetatzea eta Euskal Herriko eragile eta herritar batzuk baztertu izana egotzi dizkio PSOEri gaur Batasunak. Gatazka gainditzeko eta konponbide prozesua eraginkorra izateko konpromisoa eta erantzukizuna eskatu dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu