Politika

Purasek dio ez duela Nafarroako lehendakari "edozein preziotan" izan nahi

PSNren hautagaiak ez du baztertzen UPNrekin hitzarmenak egitea. Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak "alferrikako liskar anakronikoak" piztea egotzi dio Miguel Sanz presidenteari.

2007ko apirilaren 12a
14:43
Entzun
Fernando Puras PSNren hautagaiak ez du "edozein preziotan" lortu nahi Nafarroako Gobernuko lehendakari postua, gaur Madrilgo foro batean eman duen hitzaldian esan duenez, eta UPNrekin hitzarmenak egitea ez duela baztertzen ere adierazi du.



Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak, berriz, "Nafarroaren arazoa ez da existitzen, baizik eta Nafarroa eta nafarrak manipulatuz batzuek eraten dituzten arazoak", adierazi du. "Espainian erkidego bat baldin badago bere identitate historikoa eta egungo izaera argi dituena, hori Nafarroa da", erantsi du. Ildo horretatik, Nafarroaren nortasun eta izaera politikoari buruzko eztabaida asmatutakoa dela iritzi dio: "Hainbat sektoretatik, sektore kontrajarrietatik, maizegi ateratzen dira plazara identitatearen inguruko mamuak".

Besteak beste, Miguel Sanz Nafarroako presidenteari leporatu dio "mamu" horiek zabaltzen ibiltzea. "Egunero-egiunero alferrikako liskar anakronikoak pizten ibiltzen da", esan du, eta presidente baten egitekoa doi-doi kontrakoa dela gaineratu, "lasaitasuna eragitea, eta zatiketa eta enfrentamendua saihestea".

Nafarroak bestelako gobernu bat behar duela nabarmendu du, eta PSNko hautagai Purasek gauza dezakeela aukera hori: "Oso ondo ezagutzen ditu nafarren arazoak, eta zerikusi gutxi dute mamu identitarioekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.